Air B&B
Air B&B Eraztuna Igo Kaixo Zer ekarri duzu? Payesa bat Tostagailua dago Ni marmelada Laranja mingotsa Ni gurina organikoa laktosarik gabe Eta Granini zukua Kartak? Musa erakutsiko didazu? Kafea esnearekin? Nik egiten dut Leiho ondoan mahai txiki bat dago Sarasateko bistekin Lasai, inork ez du epaitzen iPod Zure zerrenda jartzen duzu ala nirea jarriko dut? Zer moduz seme-alabak, zu, aita-ama, anaia, ahizpa? Hurrengoan papera eta zure marrazketa tresnak ekarri mesedez, zure askatasun artistiko posiblearen irudi ikoniko hori gorde nahi dut. Dantzatu? Salsako nire pauso txarrak erakutsiko dizkizut! Eta zuk Herako dantza bat edo aurresku bat! Zein ero! Arraroa Eroa Eskerrik asko Aio, gozatu zure lagunekin, orain, arratsaldeko txandara noa tabernara, han amaitu mesedez, erregutzen dut ...